Sarrera doan edukiera bete arte. Ekainaren 2an, 11:30etik aurrera, gonbidapenak eskatu ahal izango dira webgune honetan, Donostia Kulturaren webgunean, Realaren dendetan edo Antzoki Zaharreko leihatilan.
Aurkezlea: Begoña Del Teso
“Futbola motzean” azken 25 urteetako film labur onenen aukeraketa da, futbola protagonista izanik, nahiz eta horietan guztietan beste zerbaiti buruz hitz egiteko balio duen: gerra, desberdintasunak, boterea, ilusioa edo elkartasuna. Hau da, gutaz eta inguratzen gaituen munduaz hitz egiteko.
Paloma Pujol proiektutako diren laburmetrail baten protagonista da. Pujolek bost aldiz irabazi du munduko Footbag txapelketa eta bi aldiz Espainiako Football Freestyle txapelketa.
Zuzendaria: Antonio Conesa
Espainia, 1997. 17 min. JB
Haur bat familiarekin doa igandea Madrilgo Casa de Campon pasatzera, Atletico Madrilek, bere taldeak, Ligako txapeldun izateko aukera duen egun berean.
Zuzendaria: Jan Mettler
Suitza, 2009. 6 min. JBGA
Mutiko batek futboleko izar handi bat izatea du amets. Goiz batean, auzo pobre eta griseko anonimatua utzi eta estadioko argi itsugarrian barneratzen da. Ustekabean, proban jarriko duen aurkari bat ezagutuko du.
Zuzendaria: Roger Gómez & Dani Resines
Espainia, 2011. 9 min. JBGA
Inoiz irabazi ez duen futbol talde baten historia da. Gol bat ere sartu gabea zen. Ivan, Gerard, Nil, Xavier, Ruth, Eduard, Emma, Pol, Haritz, Cristian, Adrià, Didac, Roger eta Martík egunen batean hori lortzea amesten zuten.
Zuzendaria: Asier Urbieta
Espainia, 2013. 10 min. JB
Jonek Arconada izan nahi du, Realeko atezain mitikoa, baina eskolako taldearen ordezko atezaina da. Atezain titularrari txartel gorria atera diote penalti bat egiteagatik. Jon aulkitik atera da penaltia gelditzen saiatzera...
Zuzendaria: Sahim Omar Kalifa
Irak-Belgika, 2013. 18 min. JBGA
Hamoudi Irakeko herrixka urrun bateko ume bat da, eta hanka bat falta zaio. Pozik dago futbolean jokatzen duenean, atezain, Messiren Barçaren elastikoaren sartuta. Argentinako astroa ezagutzea lortu ezineko nahia denez, Hamoudiren berehalako kezka da Bartzelonaren eta Manchester Uniteden arteko Championseko finala nola ikusi.
Zuzendaria: Gaizka Urresti
Espainia, 2018. 16 min. JB
1975ean, Franco hil zen egunean, ez zegoen eskolarik. Hustutako Espainiako herri batean, haurrek futbol partida bat jokatzen dute. Erregelamenduko baloia notarioaren semearena da. Berak nahi bezala markatzen ditu arauak, penaltiz gol bat sartu arte.
Zuzendaria: Elena Molina
Espainia-Alemania, 2020. 17 min. JB
Paloma Pujolek, Espainiako freestyler emakume bakarra izateaz nekatuta, freestyle football txapelketa nazionalean emakumezkoen kategoria irekitzea proposatzen du, baina gutxienez lau neska aurkitu behar ditu hori lortzeko.
Zuzendaria: Bernabé Rico
Espainia, 2020. 12 min. JB
100 metroko esparrua bi mugaren artean, 25 gizon aspertuta, bi lubaki gerran, futbol baloi bakarra.
Zuzendaria: Juanjo Giménez
Espainia, 2020. 13 min. JB
Futbola bi planotan.