#KORNERFESTIBALA
2022ko maiatzak 27
Hasierako jauzia

Korner Festibalaren seigarren edizioa bart hasi zen Donostiako Antzoki Zaharrean, alturako gonbidatuekin. Guille Gimenez eta Antoni Daimiel kazetari ezagunek eman zuten hasierako jauzia, donostiar Azu Muguruza entrenatzaileak eta Dario Brizuela jokalariak lagunduta.


Gimenezek eta Daimielek bertaratutakoen gozamenerako, NBAko egungo egoera aztertu zuten, umore ukituarekin. Mila eta bat gau bizkarrean, azken urteetan ligaren bilakaera markatu duten jokalariak nabarmendu zituzten kazetariek eta euren batailatxoetako batzuk kontatu zituzten Playoffak eta Finalak jarraitzeko Estatu Batuetara egin behar izan dituzten joan-etorrietan.


Muguruzak eta Brizuelak atseden hartu dute IDKn eta Unicajan izango dituzten hurrengo erronkei begira, eta elitean izandako esperientziak, Gipuzkoako saskibaloiaren egoera eta maila goreneko errendimenduari begirako prestakuntza-prozesuaren inguruan solastu zuten.