Sarrera doan, leku-kopurua bete arte. Maiatzaren 26an, 11:30etik aurrera, gonbidapenak eska daitezke webgune honetan, Donostia Kulturaren webgunean, Realaren dendetan edo Antzoki Zaharreko leihatilan.
ANTONI DAIMIEL GUILLE GIMÉNEZDARÍO BRIZUELAAZU MUGURUZA
Korner jaialdiak atal berri bat abiatuko du aurten: Kirol gonbidatua. Bertan, futbola ez diren kirolen gaiek eta protagonistek beren lekua izango dute.
Lehen gonbidatua saskibaloia izango da, Antoni Damiel eta Guille Giménez kirol kazetarien eskutik. NBA-ko komentarista ezagunek saskibaloiaren bai AEB-ko eta bai Europako aktualitatea ere aztertuko dute, bere ohiko umoreaz baliatuta. Horretaz gain, bi gonbidatu izango dituzte ere, Darío Brizuela, Unicaja Málagako jokalari gipuzkoarra, eta Azu Muguruza entrenatzailea.
Laguntzailea: Donostia Kultura