#KORNERFESTIBALA
2019ko urtarrilak 16
Korner itzuliko da, programaren ardatz nagusia derbia duela

Korner, Kultura & Futbol Festibalaren bigarren edizioa, datorren otsailaren 4 eta 10 bitartean izango da, derbia programaren ardatz nagusi izango duela. Anoetan Real Sociedaden eta Athletic Cluben arteko gizonezkoen eta emakumezkoen derbiarekin bat egingo dute festibalaren hasierako eta bukaerako asteburuek.

Festibalak lehenengo edizioan izan zuen irudi-lerro beretik jarraituko du: erronka grina biziko da, non futbolak aukeratzea eta norabidea eta estrategia zehaztea beharrezko duen. Batzuetan lortzen da helburua, besteetan, aldiz, ez. Baina ekintzak uzten ditu bere aztarnak. Eta aztarnak utzi ahala, tradizioa eta kultura agertzen da eta gurutzatzea sortzen da.

Kartela aurkeztuko dugu gaur, Rekkam enpresaren lana, zeinaren ardura izan zen festibalaren garapen bisuala hasiera hasieratik, 2018an, eta teaserra Donostiako Rekkam enpresak egin du, festibalaren balioei jarraiki.

Programaren aurrerapena

Kornerri hasiera emateko Bertso Derbia antolatu dute Real Sociedad Fundazioak eta Athletic Club Fundazioak. Hartan, 6 bertsolarik, 3 errealtzale eta 3 atleticzale, euren derbia izango dute Donostiako Antzoki Zaharreko agertokian otsailaren 3an.

Zinemak ere, futbolaren eta kulturaren munduen arteko bidegurutze aparta izanik, izango du bere lekua: Victory (Evasión o victoria) eta Diamantino filmak proiektatuko dira saio bikoitzean, otsailaren 5ean Donostiako Antzoki Zaharrean.

Eta programari amaiera ezin hobea emateko, otsailaren 9an eta 10ean, Kukaik bere ikuskizun berriaren estreinaldia eskainiko du, non dantza eta futbola elkartzen diren: Fair Play. Jon Mayak zuzendua eta Realaren taldearekin lankidetza estuan egina, futboleko mugimenduez elikatzen da ikuskizuna. “Baloiaren boteak eta dantzako jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta zelaia. Futbola eta dantza. Kukai eta Reala. Baloreak eta izaera bat elkartzen dira ikuskizun honetan”, Jon Maya. Ikuskizunak 35 minutu inguru iraungo ditu, eta Tabakaleran egingo da. Gaurtik daude salgai sarrerak Donostia Kulturaren ohiko bideetan.

Korner 2019ko programazio osoa Otsailaren 28an aurkeztuko da.

Hemen duzue aurtengo Korner agendaren aurrerapena:

Otsailak 3, igandea

XIII. BERTSO DERBIA

18:00 │ Antzoki Zaharra │ EUSK
Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Donostia Kulturako leihatiletan eta Realaren dendetan eskuratu daitezke urtarrilaren 22tik aurrera.


Otsailak 5, asteazkena

VICTORY (IHESA ALA GARAIPENA). USA, 1981. 116’. JB gaztelaniazko azpitituluekin.

17:30 │ Antzoki Zaharra

DIAMANTINO Portugal, Brasil, Frantzia / Francia, 2018. 96’. JB gaztelaniazko azpitituluekin.

20:00 │ Antzoki Zaharra

Cinemanía aldizkariaren zuzendariak, Carlos Marañón-ek, eta Begoña del Teso kazetariak aurkezturik, amaitzerakoan zineman solasaldia izango da.

Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Donostia Kulturako leihatiletan eta Realaren dendetan eskuratu daitezke urtarrilaren 17tik aurrera.


Otsailak 9 eta 10, larunbata eta igandea

FAIR PLAY by KUKAI DANTZA Iraupena: 35’ │ Sarrera: 8 €

Otsailak 9, larunbata: 18:00 + 20:00 – Tabakalera, PATIO

Otsailak 10, igandea: 17:00 + 19:00 – Tabakalera, PATIO