#KORNERFESTIBALA
VICTORY
Otsailak 10 | 17:00 & 19:00 | Tabakalera Patio
Kirol legez / Fair Play
  • Data Otsailak 10
  • Ordua 17:00 & 19:00
  • Lekua Tabakalera Patio
  • Iraupena 35'
8

Sarrerak jaso

Sarrerak Donostia Kulturako webgunean eta leihatiletan (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian) eskuratu daitezke urtarrilaren 17tik aurrera.

Sarrerak erosi

KIROL LEGEZ / FAIR PLAY by Kukai Dantza

Hala definitzen du Jon Mayak Kukairen sorkuntza berri hau: “Baloiak eta jauziak. Urratsak eta golak. Eszenatokia eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai eta Reala. Balore eta izaerak bat egiten ikuskizun honetan. Gizatalde eta aldagela ororen oinarri dira errespetua, elkartasuna, ahalegina, taldelana… Baloreetan sustraiatutakoa irmo eraikitzen da. Kirolean eta artean. Jokalari edo jokulari; gorputzekin, baloiekin, taldekideekin, inguratzen gaituen testuinguruarekin bat eginez osatzen dugun komunitatearekin.

Kukai Dantzak eta Realak bat egin dute Kirol legez / Fair Play ikuskizuna sortu eta bereziki Korner jaialdian aurkezteko. Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Taldelanean eta harrobian oinarrituta, kirol-legez”.

 

KUKAI DANTZA KONPAINIA

Kukai Errenterian kokatutako dantza konpainia da. Jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu.

‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu. Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizun hauek hainbat sari jaso dituzte, eta guztien artean nabarmentzekoa da ‘Hnuy Illa’ ikuskizunak 2009. urtean eskuratutako MAX SARIA, ikuskizun errebelazio gisa.Ikuskizun hauek hainbat herrialdetan aurkeztu dira: Argentina, Txile, Uruguay, Venezuela, Kolombia, Ekuador, Estatu Batuak, Erreseuma Batua, Berlin, Paris...

Kukaik beste hainbat lankidetza ere burutu ditu. Esate baterako, 2007. urtean, Logela Multimediarekin batera ‘Latidos/Taupadak’ kale-ikuskizuna sortu zuen, eta 2009 eta 2010. urteetan Pantxika Telleria koreografoarekin izandako elkarlanaren bitartez ‘Soka’ kale ikuskizuna (Aipamen berezia Valladolideko Nazioarteko Jaialdian) eta Bilbaoko Campos Eliseos antzokia inauguratu zuen ‘(SOK)2’ ikuskizunak sortu dira.

2011. urtean koreografo ezberdinekin lan egiteko bide horri jarraitzen dio, eta KARRIKAN ikuskizuna sortzen du Damian Muñoz eta Virginia Garcia, Iker Gomezekin eta Pantxika Telleriarekin egindakolanaren ondorioz. 2012. urtean, lan horren areto barruko bertsioa aurkezten du ‘OUT/IN’ izenarekin.

Horrez gain, nabarmentzekoak dira Kukaik egindako kolaborazio eta lankidetza guztiak. Horien artean: HOSTOAK ikuskizuna (Oreka Tx eta Amaren Alabak), Juan Mari Beltran, Carlos Nuñez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa...

 

Tabakalera

Andre zigarrogileak plaza, 1 | 20012 San Sebastián

Nola iritsi