#KORNERFESTIBALA
VICTORY
Otsailak 05 | 17:30 | Antzoki Zaharra
Victory (ihesa ala garaipena)
  • Data Otsailak 05
  • Ordua 17:30
  • Lekua Antzoki Zaharra
  • Hizkuntza J B gaztelaniazko azpitituluekin
Sarrera doan

Sarrerak jaso

Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Donostia Kulturaren leihatiletan (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian) eta Realaren dendatan eskuratu daitezke urtarrilaren 17tik aurrera.

Proiekzioa

Carlos Marañónek, Un partido de leyenda. Historia de Evasión o victoria lanaren egileak, honela definitzen du zineko eta futboleko klasiko handi hori: “Plazaratu zenetik 37 urte baino gehiago igaro diren honetan, Evasión o victoria da denek gogoratzen duten futbolari buruzko film bakarra. Zergatik? Hona erantzuna: dagoeneko ikono bilakatu da, eta badu halako xarma misteriotsua kultuko film horrek. Hala izan da, nahiz eta kritikari batzuek ez zuten sekula ulertu nolatan John Huston maisuak zuzendari-lanak egin zituen Pelé, Stallone, Michael Caine eta Max von Sydowrekin, hainbat aktore eta futbolari handiren artean. Zenbait faktorek eragin zuten Evasión o victoria futbolari buruzko Casablanca bihurtzea: inoiz ahaztuko ez dugun partida nazien eta preso aliatuen artean, ezinezkoa zirudien argumentu horrek inspiraziotzat zituen benetako gertaerak, eta aktoreen zerrenda harrigarria”.

Carlos Marañón, Cinemanía aldizkariko zuzendaria, eta Begoña del Teso kazetaria solasean arituko dira John Hustonen film ospetsu hori aurkezteko.

Victory (ihesa ala garaipena) (1981)

JOHN HUSTON | USA, 1981. 116’

JB gaztelaniazko azpitituluekino

Bigarren Mundu Gerran zehar, kontzentrazio-esparru bateko presoek futbolean ematen dute eguna. Gensdorff komandanteak, gerra igaro baino lehen futbolari profesionala eta Alemaniako selekzioaren jokalari izana, proposatzen du alemaniarren eta gerrako presoen arteko partida bat jokatzea. Presoek, hasieran, ez dute gustuko ideia hori, baina azkenean ihes egiteko aukeratzat ikusiko dute partida.

 

Antzoki Zaharra

Calle Mayor, 3 | 20003 Donostia

Nola iritsi