#KORNERFESTIBALA
2019ko otsailak 06
Diamante ezkutua

Bagenekien bikain pasatuko genuela zine sesio bikoitz honetan. Begoña del Tesok eta Carlos Marañonek, Ihesa ala Garaipena, zineko altxortzat aurkeztu ziguten. Zintarekin eginiko pelikula, efektu berezi ez oso handiekin, digitalaren aurreko zinearen berezko estetikarekin, eta karismaz eta nortasunez betea.

Marañonek aurrez ohartarazi gintuen: “filmaketa amaitzean, hainbestekoa izan zen emaitzaren karisma, non, futbol jokalariek aktoreak izan nahi zuten eta aldiz, aktoreak futbol jokalriak. Aktore zerrenda 15 futbol jokalariz osatua zegoen eta istorioari futbolaren benetako mugimenduak inprimatu zizkioten. Del Tesok aurkezpenari amaiera emateko filmaketan lan egindako futbol jokalari batek, Jon Warkek, egindako galdera luzatu zuen “eta ez baduzu ikusi Ihesa ala Garaipena, ze planetatik zatoz?”. Bai horixe.

Bigarren zintari, Diamantino, hutsera salto egiteak dakarren ezjakintasunarekin egin genion aurre. Begoñak “pelutxe handiak” ikusiko genituela zihoen eta Marañonek, filma ”futbola guztiaren metafora den mementu batean, analizatu ezineko metafora zela” azaldu zuen. Saioak ez zigun huts egin. Diamantinok ikonoz beteriko narrazio eta gidoi arineko fikzio naif futurista gozagarri batekin harritu gintuen, alkoholik gabeko udako koktail baten gisa. 100 ikusle izango ginen aretoan baina denok txalotu genuen gogoz. Begoñak beti gomendatzen duen bezala, zinetik ateratzean filmaz hitz egiteko denok (ezagunak izan edo ez) elkartu ginen. Diamante ezkutu bat da. Zinea gustoko baduzue (eta futbola) eta ez baduzue ikusi Diamantino, ze planetatik zatozte?