Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Donostia Kulturaren leihatiletan (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian) eta Realaren dendatan eskuratu daitezke urtarrilaren 29tik aurrera.
Luis Arconada eta José Ángel Iribar. Parekorik ez duten bi legenda aurrez aurre solasaldi batean; ibilbide profesionalez eta futbolaren gaineko ikuspegiez ez ezik, Real Sociedaden eta Athletic Cluben azken aldiko historiaz ere mintzatuko dira. Begirada bat euskal futbolari, bi mito oso maite eta miretsien eskutik.
Moderatzaile lanak Aitor Lagunasek egingo ditu, Panenka aldizkariaren editoreak.
Laguntzailea: Fundación Athletic Club