Sarrera librea lekuak bete arte.
Hizlaria: ANDONI EGAÑA
Musika laguntzailea: XABIER ZABALA
BRIGADE LOCO
XAGUAK TXISTULARI TALDEA
Andoni Egaña bertsolari eta idazlea gidari dela, Realaren inguruan sorturiko ereserki eta kantuen ibilbide luzea egingo dugu, lehen ereserkitik hasi eta azken kantuetaraino. Zuzeneko musika izango da; kantuen egile izan ziren batzuren testigantza ere bai. Eta ezustekoren bat… Realaren doinu-kutxa askok uste baino beteagoa da.