#KORNERFESTIBALA
© Imperial War Museum
Ekainak 3 - Abuztuak 14 | Ernest Lluch K. E.
FUTBOLAREN INDARRA
  • Lekua Ernest Lluch K. E.
  • Hizkuntza Euskera / Gaztelania
  • Data Ekainak 3 – Abuztuak 14
  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
    Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

SARRERA LIBREA

Egunero ikusten ditugu horren adibideak: futbola indar arranditsua da, jokalekuen barruan eta kanpoan, ia hastapenetik kirol bat baino askoz gehiago izan baita.

Erakusketak energia horretara hainbat ikuspegitatik hurbiltzea planteatzen du, hala nola futbolak inklusioari eta gizarte kohesioari ematen dion bultzadatik, mundu osoko erakundeek zein gizarte zibilak sustatutako ekintza proiektu askotatik abiatuta. Real Sociedad Fundazioaren beraren adibideak daude tartean.

Erakusketak, halaber, futbolaren indar batzuetan sinesgaitz hori ere erretratatzen du, esaterako, toki harrigarrietako zelaiak: plataforma flotatzaileak, uhartetxo ñimiñoak edo... Kontxako hondartza.

Erakusketa futbolaren potentziaren adibiderik harrigarriena denarekin ixten da: gerra batean su eten txikiak sartzeko duen ahalmena. Lehen eta Bigarren Mundu Gerrako partida sinestezinak, edo Peleren Santosek Afrikako gatazka armatuetan egindako bira, ziurrenik, futbolaren eskueran daude bakarrik. O Rei.

Kontzeptua, diseinua eta ekoizpena: Koma & mbr

Ernest Lluch K. E.

Paseo de Anoeta, 7 | 20014 Donostia

Nola iritsi