Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Korner Festibalaren webgunean maiatzaren 21etik aurrera.
JUDAS ARRIETA
Judas Arrieta artistak sormen tailer bat gidatuko du: formatu handiko mural bat egingo du hainbat gaitan inspiratuta, horien artean talde kirola, futbola, Realaren historia eta taldeak bertan eta nazioartean duen proiekzioa.
Artea, kirola, talde lana eta jai giroa uztartzen dituen esperientzia aberasgarria. Parte hartzaileek teknika artistikoei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte, eta lan bakan bat elkarrekin sortzeko poza sentituko dute.