Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak jardueraren egun berean jaso ahalko dira Antzoki Zaharreko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-19:30)
CRISTO FERNANDEZ
DAVID ELSENDOORN
Moderatzailea: Maitena Salinas
Cristo Fernandezek jakinarazi digu ezusteko pertsonal saihestezin baten ondorioz ezin izango dela gurekin egon Kornerren. Ezusteko hori dela eta, ekitaldia bertan behera geratu da. Barkamena eskatu nahi dugu sortutako eragozpenengatik.
Ted Lasso seriea mundu mailako arrakasta eta azken urteetako komediarik onenetakoa da, eta futbolaren munduari buruzko oso begirada berezia ere, bere protagonista bitxiaren bitartez: Ted Lasso entrenatzailea (Jason Sudeikisek interpretatua).
Pertsonaien galeria gogoangarri batek inguratzen du hura, Cristo Fernandez aktorea nabarmentzen delarik, bere grina “Futbolak bizitza ematen du” esaldiarekin laburbiltzen duen Dani Rojas futbolariaren rolean. Fernandezek serieko beste aktoreetako bat izango du ondoan, David Elsendoorn, eta biek erreferentziazko futbol fikzio horri buruz hitz egingo dute Maitena Salinas kazetari eta aktorearekin.
Laguntzailea: Donostia Kultura