#KORNERFESTIBALA
2023ko ekainak 13
Originaltasuna eta umorea

Reale Arenako auditorioan izan zen atzo Korner, Kultura & Futbol Festibalaren edizio berriko bigarren ekitaldia. Carolina Bang, Rodrigo Ruiz Gallardón eta Miguel Ángel Solák “Pollos sin cabeza” telesailari buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuten, Ylenia Benito aktoreak gidatuta.

Komedia gazi-gozoa da eta azken erabakiak oso ondo atera ez zaizkion futbolarien ordezkari baten historia kontatzen du. Carolina Bang sortzaileak eta ekoizleak zioen bai Alex de la Iglesiak eta bai berak “ez gara oso futbol zaleak, baina asko interesatzen zitzaigun industria horren inguruko guztia, eta izugarri gozatu dugu” "kirol hori errespetatzetik sortzen den komedia da honako hau".

Serieak edozein arlotan ezaguna den kirola lantzen duen arren, ideia nagusiak ematen digun ikuspegia eta ikusleak ohituta daudenak guztiz desberdinak dira. Horregatik, Miguel Ángel Solák, Martinelliren papera egiten duen aktoreak, honako hau nabarmendu zuen: “serie honek ez du futboleko pasio tipikoa pizten, bestelako sentimenduak baizik”. Hori da proiektu honen arrakastaren gakoetako bat, baina Rodrigo Ruíz Gallardón gidoilari nagusiak sakondu zuenez “seriearen originaltasuna dramaren eta komediaren arteko oreka ezin hobean datza”.

Pasarteak, gogoetak, istorioak, esperientziak… futbolari buruz ikus-entzunezko munduaren ikuspegitik hausnartu duten hiru pertsonen arteko solasaldia.