Mikel Soro Marrazketabar da, Realaren irudia berritu duen ilustratzaile eta sortzailea. Bere diseinuek (Txurdin haien artean) belaunaldi ezberdinetako zaleen artean arrakasta handia eskuratu dute, askotan sare sozialen indarraz baliatuz ere.
Erakusketak, lan hauez gain, Marrazketabarrek izan duen bilakaera eta futbolaz harago ere garatzen dituen proiektuak jasotzen ditu
Ekainaren 16an (18:00) Txurdin in person izango dugu familia osoarekin argazkiak ateratzeko!!!
Laguntzailea: Donostia Kultura