#KORNERFESTIBALA
2023ko ekainak 11
Algarak Korner abian jartzeko

Kornerrek ezin izan du hasiera hobea izan. Antzoki Zaharra lepo bete da Oscar Terol, Maribel Salas, Sergio Arrospide eta El Pirataren 'Apercibidos' saiorekin . Futbolak, herriaren opioak bezala, bart gaueko emanaldiak barre-algaraz bete zituen antzokiko besaulkiak.

Realari, derbiei eta, oro har, futbolari buruzko gag-ek ia bi orduko show-a bete zuten, eta protagonistek hasierako txistutik gozarazi zuten publiko guztia. Bizitza hobea da irribarre batekin, eta futbola eta Korner, gehiago.