#KORNERFESTIBALA
2022ko maiatzak 28
Zein ona den barre egitea

Leo Harlemek Donostiako Antzoki Zaharra bete zuen atzo 'Monologoles: deja que te cuente' ikuskizunarekin. Gerturatu ziren guztientzat gozagarria izan zen ‘Korner: kultura & Futbol Festibala’ren barnean sartzen den ekitaldia.


Leongo umoristak entzuleak liluratu zituen Donostiako Antzoki Zaharra barre eta algaraz bete zuten gag, txiste eta anekdotaz beteriko bere show distiratsuak iraun zuen ordu eta erdian. Bere talentuak, Realari eta bere zaleei buruzko aipamenekin apaindua, txalo zaparrada galantak sortarazi zituen. Bizitza umorerik onenarekin eramatea baino modu hoberik ez dagoela argi geratu zen atzoko ekitaldi ederrarekin.