Sarrerak webgune honetan eta Donostia Kulturako webgunean eta leihatiletan erosi ahalko dira maiatzaren 11tik aurrera
Leo Harlem handia izango da aurten Korner jaialdiaren Monologolak atalaren gonbidatua. Deja que te cuente ikuskizunean komiko ezagunak bere bakarrizketen zatirik onenak bildu ditu 90 minutuko show ezin barregarriagoa eskaintzeko, oraingoan ukitu futbolzaleak txertatuz. Kopa berriak eta egile sukaldaritza, kirola edota herriko jaiak, beste askoren artean, jorratuko ditu Harlemek bere ikuspegi umoretsuarekin.
Laguntzailea: Donostia Kultura