#KORNERFESTIBALA
2021ko ekainak 04
Barreak eta giro bikaina

Antzoki Zaharrean Korner, Kultura & Futbola Festibalaren laugarren edizioaren azken-aurreko ekitaldia izan zen ostiral arratsaldean. Raul Perez imitatzaile eta umorista monologolak hauen zeremonia maisua izan zen. Saioa keinu errealez beteriko bakarrizketa batekin itxi zuen, beti ere Imanol Alguacilen imitazioa eginez. Tartean, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza eta Getari Etxegarai beste hiru bakarrizketari eman zien lekua, futbolzaletasuna umoretik eta ironiatik hurbilduz. RauL Perezek, Imanol imitatzeaz gain, Karlos Arguiñano, Martin Berasategui, Jesus Vidal eta Josep Pedrerol, Iker Jimenez eta Miguel Bosé bezalako pertsonaia garrantzitsuekin gauza bera egin zuen. Publikoak ederki pasatu zuen, eta etengabe barre egin zuen.