#KORNERFESTIBALA
2019ko urtarrilak 24
Manuel Vilasek eta Nacho Carreterok Korner Galdetegiari erantzuten diote

Jaialdiaren bigarren edizioan, Korner Galdetegia itzuliko da, programaren parte ere baden ikus-entzunezko atal digitala.

Manuel Vilas eta Nacho Carretero dira aurten Korner galdera hauei erantzungo dieten idazleak: Zer izan da futbola zuretzat? Futbolaren eta kulturaren artean benetako gurutzamen bat dagoela uste al duzu? Zein da, zure ustez, kirol honek gizartean duen eragina?

"XX. eta XXI. mendeetako epika da. (...) Beti egon dira futbolari abestu dioten poetak", Manuel Vilas.

"Futbolari ikuspegi kulturaletik gerturatzeari esker salbatzen edo iraunarazten da funtsa, futbola zerbait pasional gisa ulertzearena", Nacho Carretero.