Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Donostia Kulturaren leihatiletan (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian) eta Realaren dendatan eskuratu daitezke urtarrilaren 17tik aurrera.
Filmak sariak jaso ditu hainbat jaialditan, eta Europako zinearen sarien azken edizioan, komedia onenaren saria jasotzeko nominatuen artean egon zen. Filmean, Diamantino futboleko izar handiaren gainbehera kontatzen da, haren karrerari amaiera emango dion lesio baten ondorioz.
Carlos Marañón, Cinemanía aldizkariko zuzendaria, eta Begoña del Teso kazetaria solasean arituko dira labur filma aurkezteko.
GABRIEL ABRANTES & DANIEL SCHMIDT | Portugal, Brasil, Frantzia, 2018. 96’
JB gaztelaniazko azpitituluekin
Diamantinok, nazioarteko futbol izarrak, ukitu berezia galdu eta desohorez amaitu du bere ibilbidea. Asmo berri baten bila, nazioarteko ikonoa odisea zoro batean abiatuko da, eta horretan neofaxismoari, errefuxiatuen krisiari eta aldaketa genetikoari egingo die aurre, jenialtasun-iturri berri baten bilaketari ekiteaz batera.