#KORNERFESTIBALA
2018ko urtarrilak 26
Korner: programazioaren aurrerapena

Korner, Kultura & Futbol Festibalak bere programazioaren aurrerapena aurkeztu du, bere irudia eta webgunearekin batera. Jaialdia otsailaren 19a eta 24a bitarte ospatuko da, Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean

Korner Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak bultzatutako proiektu berri bat da. Jaialdiak kultura eta futbolaren arteko harremanak aztertu eta sustatzen ditu, solasaldiek, erakusketek, proiekzioek, antzezlanek eta bestelako jarduerek osatzen duten programazio baten bitartez, beti ere publiko zabal bati zuzenduta eta parte hartzea eta alde ludikoa ahaztu gabe.

Ernest Lluch Kultur Etxean egindako prentsaurrekoan, Jon Aizpuruak, Donostia Kulturako Kultur Ekintza ataleko zuzendaria, eta Andoni Iraolak, Real Sociedad Fundazioko presidentea, jaialdiaren irudia eta webgunea aurkeztuko dute, eta bi erakundeen arteko elkarlanaren nondik-norakoa azaldu.

Horrekin batera, programaren aurrerapen gisa, bi jardueraren berri eman dute ere:

Honetaz gain, Korner jaialdiaren atal bat aurkeztu dute ere: Korner Galdetegia. Bertan, arlo ezberdinetako sortzaile azpimarragarriek futbolaren inguruko bere ikuspegi pertsonala azaltzen dute elkarrizketa batean. Orain arte Alicia Amatriain, Bernardo Atxaga, Jon Garaño, Ignacio Martínez de Pisón eta Benjamín Prado dira elkarrizketatuak.