Xabi Alonso Real Sociedadeko hezur-haragizko legenda da, baita idolo bat ere azken bi hamarkadetako Europako futbolean. Antiguoko eta Real Sociedad taldeetako behe mailetan prestatua eta Realeko, SD Eibarreko, Liverpooleko, Real Madrideko eta Municheko Bayerreko jokalaria, bi Eurokopa eta Munduko Txapelketa bat irabazi zituen. Espainiako Selekzioan funtsezko irudi izateaz gain, Xabi Alonsok ondo ezagutzen ditu Europako futbolaren kultura desberdinak, bere belaunaldiko jokalari gutxik bezala.
Alonsok futbolean izandako bere esperientziari eta bere ikuspegiari buruz hitz egingo du Manuel Jabois kazetariarekin.
Gonbidapenak otsailaren 13tik aurrera eskuratu ahal izango dira Ernest Lluch Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta baita Realeko dendetan ere.