#KORNERFESTIBALA
2018ko martxoak 02
Korner, Kultura & Futbol Festibala bikain abiatu da

Korner, Kultura & Futbol Festibalaren lehen edizio honetan 2.500 lagunetik gora gerturatu dira ekitaldietara. 20 gonbidatu inguru izan ditugu jaialdian, horien artean, Xabi Alonso, Ray Loriga, Bernardo Atxaga, Anari, Jorge Valdano, Carlos Zanón, Ander Izagirre eta John Benjamin Toshack.

Aurten Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak jaialdi berri bat abiatu dute: Korner, Kultura & Futbol Festibala. Proiektu hau otsailaren 19-24 bitartean garatu da eta Ernest Lluch Kultur Etxea eta Antzoki Zaharra izan dira egoitzak.

Futbola eta kulturaren arteko harremanak aztertu eta sustatzen dituen festibalak oihartzun handia eta publikoaren arreta bereganatu ditu lehen edizio honetan.

Kulturaren hainbat arlotako sortzaile azpimarragarriak eta futbolaren ordezkari deigarriak bildu ditu Korner-ek solasaldi, elkarrizketa eta jardueretan: zinea, antzerkia, literatura, monologoak, liburu aurkezpenak, erakusketak, haurrentzako tailerrak eta baita Realaren partida bat, publiko guztiei zuzendutako programazio anitza.

Publikoak ondo jaso du proposamen berri hau, Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean garatutako jarduerek 2.500 lagunetik gora bildu baitituzte. Eta horretaz gain, ia beste 4.000 lagunek ikusi dituzte jardueren grabazioak eta Korner Galdetegiak www.korner.eus webgunean. Guztira, 6.000 lagunetik gora gozatu dute Korner-ekin.

Informazio gehiago: