Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak otsailaren 13tik aurrera eskuratu daitezke Antzoki Zaharreko leihatilan eta Real Sociedadeko dendetan.
ELÍAS QUEREJETA & ANTXON ECEIZA. Espainia. 9’
Elías Querejetak eta Antxon Eceizak batera zuzendutako film labur dokumental honek, frankismoak zentsuratua, gizartearen gaineko ikuspegi argi bat eskaintzen digu futboletik abiatuta.
A través de San Sebastián (1960) film laburraren ondoren, Antxon Eceizak eta Elías Querejetak (ondo dakizuen bezala, Real Sociedadeko jokalari ohia) bigarren film labur bat egitea erabaki zuten, labur eta umorez, 1902tik aurrera hasita Espainiako futbolaren historia kontatzeko, garai bakoitzari dagokion egoera politikoarekin lotuta. Zentsurak behartu egin zituen hogeita hamar mozte baino gehiago egitera. Beraz, haien hasierako ideia aldarazi behar izan zuten; ukitu ironiko orokorra, ordea, mantendu egin zuten.
TOM HOOPER. Erresuma Batua. 98´
JB gaztelaniazko azpitituluekin
44 egun irauten dituen istorio bat da hau, Brian Clough legendarioa Leeds United taldearen entrenatzaile zenean, garaiko talde ingeles nagusiarena, alegia. 1974an Leeds-eko manager (eta Cloughen etsai porrokatu) Don Revie hautesle nazional izendatu zuten, eta postu hura betetzeko Leeds-eko arduradunek azken urteetako haien aurkari nagusia kontratatzea erabaki zuten, Derby County-ko teknikari Brian Clough polemikoa alegia, eta hark eraman zuen taldea bigarren mailatik Liga titulua lortzeraino. Revieri esker, Leeds taldeak bere historiako aldirik arrakastatsuena bizi izan zuen, erasoko futbola, oso futbol fisikoa praktikatuz. Peter Taylorren lankidetzarekin lortu izan zituen Cloughek bere arrakasta guztiak. Bere laguntzailea zen Taylor, eta abentura hartan haren bidelagun ez izatea erabaki zuen. Leeds taldearen lana Taylor ondoan ez zuela onartzea, Donen mutilek osatutako aldagelan, ez zirudien lan erraza.