Sarrera librea edukiera bete arte.
ANDER IZAGIRRE & JULEN GABIRIA & OIER MARIGIL
Mi abuela y diez más, Ander Izagirrerena, Realari buruzko liburu handienetako bat da, bai eta realzaleen belaunaldi oso baten erreferentziazko liburua ere. Orain, liburu txiki handi hori euskaraz ere argitaratuko da Amona eta beste hamar izenburuarekin, RealSocialismo kolektiboaren lankidetzari esker.
Egileak liburuaz jardungo du bere itzultzaile Julen Gabiriarekin eta RealSocialismoko kide Oier Marigilekin.