Beste aldea / El otro lado Ernesto Valverdek futbolaren munduko protagonista ikuspegitik azken hamabi urte hauetan egindako argazkien erakusketa da. Zuri-beltzeko eta formatu handiko irudiak dira, mihisean inprimatuak. Partiden aurretik eta ondoren, ospakizunetan edo taldeen kontzentrazio hoteletako atarietan sortzen diren jarraitzaile multzoak erakusten dituzte. Valverderen kamerak denbora geldiarazten du, pertsonek une batez norbanakoak izateari uzten diotenean talde bihurtzeko, eta beste aldean dagoenaren ikuspegitik argazkia ateratzeko.
Komisarioa: Ricky Dávila
Laguntzailea: CFC Bilbao
Eskertze berezia: Dani Rodriguezi eta Nacho Carrascori
Antolatzaileak: Real Sociedad Fundazioa & Fundación Athletic Club & Donostia Kultura